Auzo-Eztabaidaguneak
#ForoDeBarrio Auzoa Eginez
Auzo-eztabaidaguneak: Sanduzelai
Herritarren partaidetza sustatzearen alde egiten duen apustuaren baitan, Iruñeko Udalak Auzo- Eztabaidaguneak garatzen jarraitzen du, herritarren partaidetzarako gune gisa.
Auzo-eztabaidagunea parte hartzeko organo irekia da, eta bertan parte hartzen dute auzoko gizarte- eta ekonomia-ehuna osatzen duten kolektibo guztiek, eta herritarrek, oro har.
Honako hau izanen da auzo-eztabaidagunearen egitura:
-Ongietorria.
-Alkatearen hitzaurrea.
-Informazioa auzo-zinegotziaren eskutik.
-Galderak eta iradokizunak.
Oraingo honetan, eta prebentzio-neurri sanitarioak direla eta, forora bertaratzeko beharrezkoa da aretoan maskarak erabiltzea.
Forora joaterik ez baduzu, azaroaren 22ra arte (egun hori barne) egin ditzakezu zure proposamenak hainbat bidetatik:
· Erabaki: Foroko proposamenen atalean.
· Emaila: foros@pamplona.es helbide elektroniko espezifikoa, kontsultak eta iradokizunak bidaltzeko.
Eztabaidagunea zuzenean jarrai dezakezu, eta geroago ere bai, Youtube-ko Participa Pamplona kanalera igotzen den bideoaren bidez.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
Partekatu: