Plazara!
#Plazara Redin eta Cruzatarren Jauregian gune komunitario bat sortzea duen helburu prozesu partizipatiboa
Plazara! sorkuntza-prozesu kolektibo eta partizipatiboa herritarren ekimenetik abiatu eta Iruñeko Udalarekin batera garatzen da.
Prozesuaren xedea da modu partizipatiboan erabakitzea zertarako erabili eta nola kudeatu kale Nagusian dagoen Redin eta Cruzatarren jauregi zaharra, non gizarte eta kultur ekimeneko zentro komunitario bat eginen den.
Prozesu partizipatiboa 3 fasetan garatuko da:
1. Fasea. Erabilerak!
Eraikinaren erabiliren inguruan emandako ideien bidez herritarren nahiak zehaztuko dira, eta irudikatu den gune komunitarioa era kolektiboan deskribatuko da.
2. Fasea. Kudeaketa!
Pentsatzen ari den guen komunitarioaren kudeaketa eredu, filosofia eta antolaketaren inguruan eztabaidatu eta adostuko da.
3. Fasea. Abian!
Behin jauregia zaharberritzeko lanak amaituta, prozesuan zehar eraikitzen joan garen gune komunitario hau gauzatuko da.
Informazio gehiago: [WEBGUNEA] [FACEBOOK] [TWITTER] [YOUTUBE] [FLICKR]
Partekatu: