Herritarren Partaidetzako Erregelamendu Berria
#ReglamentoPC Prozesu partizipatiboa, Herritarren partaidetzako erregelamendu berria egin eta onesteko.
Iruñeko Udalak prozesu partizipatibo bat abiatu du, xede harturik udalerrian herritarren parte-hartzea erregulatzen duten arauak eguneratzea.
Sarrera.
Agintaldi honetan, Iruñeko Udala herritarren parte-hartzearen aldeko apustu sendoa egiten ari da.
Herritarrek gardentasun eta parte-hartze handiagoa eskatu diete administrazio publikoei, hala udal-kudeaketaren garapenean nola erabakiak hartzerakoan. Bi urte hauetan egindako lanak aditzera ematen du arau-esparru berri bat zedarritu behar dela, gure hirian herritarren parte-hartzea, eta, hortaz, hiriaren kalitate demokratikoa hobetzeko.
Horretarako, herritarren partaidetzako erregelamendu berri bat behar dugu, indarreko araudiarekin bat etorriko dena eta aplikazio-eremuak eta helburuak aldatu eta zabalduko dituena. Birformulatu beharko dira herritarren partaidetzako organoak (kontseiluak, foroak eta lurralde behatokiak zein sektorialak), betiere aintzat hartuta herritarren kontsultak, ekimenak eta proposamenak. Barne hartuko dira online egiten diren prozesu partizipatiboak, eta modu horretan egiten den parte-hartzea erregulatzeko arauak. Herritarren eta herritarren elkarte zein entitateen eskubideak zabaldu eta birformulatu beharko dira, herritarren partaidetzako eta gizartea ahalduntzeko arloei dagokienez. Zabaldu eta birformulatu beharko dira, baita ere, lankidetza publiko-soziala erregulatzeko esparru baten bidez, herritarren partaidetzaren, gizarte-ehunaren eta herritar aktiboen laguntza, sustapen eta garapenerako modu, mekanismo, tresna eta neurriak.
Prozesuaren faseak:
1. Aurrekariak. (2017/01/09 - 2018/01/29).
2. Aurkezpena. (2018/01/29 - 2018/01/31).
3. Proposamenen bilketa, zirriborroa egiteko. (2018/01/31 - 2018/03/02).
4. Erregelamenduaren zirriborroa egitea. (2018/03/02 - 2018/10/14).
5. Jendaurreko epea, zirriborroaren gaineko proposamenak eta proposamenen balidazioa. (2018/12/3 - 2018/11/30).
6. Azkeneko oharrak eta tramitazioa. (2018/12/03 - 2019/05/01).
7. Onespena Osoko Bilkuran, eta jendaurreko aurkezpena. (2019/05/02 - 2019/12/31).
Nola parte hartu?
Hainbat modutan parte har daiteke prozesuaren 3 fasetan:
3. fasean: Proposamenen bilketa, zirriborroa egiteko.
Erregelamenduaren zirriborroaren oinarriak egiteko lantaldeetan (KoLaboratorioak) parte hartuta:
- 3 saio “parte hartzeko guneei” buruz (partaidetza-organoak, zuzeneko demokrazia eta prozesu partizipatiboak): otsailak 13, 20 eta 27.
- 3 saio “lankidetza publiko-sozialari” buruz: otsailak 8 eta 17, eta martxoak 1.
Izena emateko edo edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan Herritarren Partaidetzako Alorrarekin otsailaren 6a baino lehen.
- Zentro. Kondestable Civivoxa. Kale Nagusia, 2, 2. solairua. Iruña.
- Telefonoa: 948 420266
- Helbide elektronikoa: informacion.participacion@pamplona.es
5. fasean: Jendaurreko epea, zirriborroaren gaineko proposamenak eta proposamenen balidazioa.
Erregelamenduaren zirriborroaren gaineko proposamenak eginda, honako bide hauen bitartez:
- TOPAKETA-SOLASALDIA: “Herritarren partaidetza birpentsatzen Erregelamendu berri baterako”
- Erabaki plataforma digitala: Proposamenak
- Aurrez aurre, Zentron. Kondestable Civivoxa, Kale Nagusia 2, 2. solairua.
Joanez gero:
- 18/11/12 Herritarren Partaidetzako Forora. + Info
- 18/11/22: Aurkezpena eta lan-saioa:
4 lan taldeak:
- Herritarren partaidetzako udal-organoak,
- Prozesu partizipatiboak
- Herritarren eskubideak
- Lankidetza publiko-soziala
- 18/12/12: Herritar Partaidetzarako Foroa: Itzulera eta Herritar Partaidetzarako Erreglamenduaren proposamenaren aurkezpena.
6. fasean: Azkeneko oharrak eta tramitazioa.
Erregelamenduaren gaineko proposamenak eginda, NAOn argitaratu ostean irekitzen den alegazio-epearen barruan.
Doc: http://bit.ly/ReglamentoPCTexto
FASETATIK 7. Onespena Osoko Bilkuran eta jendaurreko aurkezpena.
- Behin betiko onespena Osoko Bilkuran: 2019ko azaroaren 14a.
- 2019/12/24: Argitalpena NAO-an
HERRITARREN PARTAIDETZARAKO ERREGELAMENDUA. NAO
Argibide gehiago: Herritarren partaidetza. Zentro. Elkarlaneko gunea.
Kondestable Civivoxa. Kale Nagusia, 2, 2. solairua. Iruña.
Helbide elektronikoa: informacion.participacion@pamplona.es | Telefonoa: 948 420 266
www.participapamplona.es | www.erabaki.pamplona.es
Partekatu: